Hasiera

Aipatzekoak


Berako Bestetako egitaraua

Berako Bestetako programa prest duzue ondoko artxibo honetan. Aurten bestak abuztuaren 1etik 5era ospatuko dira. BERAKO_EGITARAUA2014

Uztailaren 24an herriko bisita antzeztua Berako karriketan barna

KARTELA-bisita antzeztua Uda Ikastaroen barruan Berako Udalak, EHUrekin elkarlanean, bisita antzeztua antolatu du Beran barna; Herriko etxeko plazatik Itzearaino [bisita 18:00etan hasiko da herriko etxea plazan]. Saioa elebiduna izanen da, dohainik eta jende guztientzako irekia. Ibilbide honetan Julio Caro Barojaren lanari errepasoa emanen zaio herriko musikari, antzerkilari eta dantzariez lagunduta.

Unai Ruizek irabazi du 2014 Berako Bestetako Egitarauaren Azala Lehiaketa

Hamahiru parte-hartzaileen artean Unai Ruiz Galarza beratarrak egindako lana aukeratu du Epaimahaiak Bigarren postuan Francisco J. Irigaray Lorea gernikarra izan da. Bere lana bestetako programaren kontrazalean azalduko da. Lehiaketa hau 2014ko Berako Bestetako egitarauaren azalean agertzeko jarri zuen abian Berako Kultur Batzordeak.

Erakusketak, hitzaldiak, antzerkia eta musika ekitaldi ugari izanen da Beran Julio Caro Barojaren arrastoa oroitzeko

Etnografo eta antropologoa jaio zeneko mendeurrena ospatzeko bat egin dute Udalak eta hainbat herritarrek Julio Caro Baroja jaio zela ehun urte beteko dira aurten. Berako Udalak, eta Caro Baroja hurbiletik ezagutu zuten hainbat herritarrek bat egin dute haren lana gogora ekartzeko, eta “Don Julioren arrastoa” lelopean, makina bat ekitaldi antolatu dute datozen hilabeteetarako. Joan zen
irakurri gehiago